BERRIA TALDEA

UEUk bat egin du 'Geure oinarrietatik' manifestuarekin

Udako Euskal Unibertsitateak konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak lortzeko kanpaina egiteko.  

jarraia150645.jpg
2018ko apirilaren 10a
14:09
Entzun 00:00:0000:00:00

UEU Udako Euskal Unibertsitateak ere babestu du Geure oinarrietatik manifestua. Kepa Sarasola lehendakariak eta Ane Sarasua idazkari nagusiak bilera egin dute Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariarekin, Beatriz Zabalondo BERRIA Taldeko lehendakariarekin eta Iban Arregi kontseilari ordezkariarekin. UEUk konpromisoa hartu du, gainera, bere eremuan BERRIAlagunak lortzeko kanpaina burutzeko.

[YouTube]https://youtu.be/yaYbrrc4dgY[/Youtube]

Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA Berri taldea osatu zuten. Ekainean hamabost urte beteko ditu BERRIAk, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.