UEUko 39. Udako Ikastaroak abian jarri dituzte Eibarren

Gipuzkoako herrian ez ezik, Baionan eta Iruñean ere egingo dira ikastaroak, uztailaren 22ra bitartean

mikel lizarralde
Eibar
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
UEU Udako Euskal Unibertsitateak atzo hasi zituen udako ikastaroak, Eibarren (Gipuzkoa). Murgildu leloa dute aurtengo ikastaroek, eta uztailaren 22ra arte egingo dira, Eibarko Markeskoa jauregian, Baionako IUT unibertsitatean eta Iruñeko Jaso ikastolan.

Aste honetan Eibarren egingo dituzte ikastaroak. Eider Goiburu Moreno berdintasun agenteak Proiektuak eraikitzen ikastaroa emango du, eta Goiburuk berak ipuinei buruzko saioan parte hartuko du. Pedagogia gaiekin segitzeko, gaur ekingo dio Sormena garatuz, hezkuntza abentura zirraragarri batera ikastaroa Itziar Garcia ekintzaile futurista eta We Are Pink Gorillas ekimenaren sortzaileak.

Informatikaren arloan, berriz, Aitor Soroa EHUko irakasleak 3D grafikoak, Blender erabiliz ikastaroa emango du, eta Xabier Garcia de Kortazar, Gorka Varela eta Izaskun Fernandez Tekniker-ik4ko kideak zaintza teknologikoaz eta software libreaz ariko dira.

Azkenik, Iñaki Etaiok eta Olaia Martinezek Elikadura modernoaren mitoak eta sineskeriak ikastaroa emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.