Ttarttalokoen iritzian,Nueva sintesis de la historia del Pais Vasco (Euskal Herriko historiaren sintesi berria) "benetan garrantzitsua da Euskal Herriaren historia ezagutu nahi duen ororentzat, historia aurretik hasi eta Carlos Garaikoetxearen gobernurarte".
1974an, Madrilgo Seminarios y Ediciones SA argitaletxeak argitaratu zuen lan hau, bi tomotan. Orduan, Sintesis de la historia del Pais Vasco (Euskal Herriko historiaren sintesia) izenez argitaratu zen.
Bigarren aldiz Elkarrek argitaratu zuen lan hau, 1983an. Bigarren argitalpen hartarako, liburua hobetu egin zuen Ugaldek. 1936tik Carlos Garaikoetxearen gobernura bitarteko nondik norakoak gehitu zizkion, horregaitik gehitu zioten tituluari Nueva (berria) hitza.
1997an Ttarttalok lehen aldiz argitaratu zuen, orduan bi tomotan, eta orain, tomo bakarrean bildu du, "erabilgarritasuna errazteko". Liburuaren maketazioa "arindu" egin dutela diote, eta "irakurleari lagundu ahal izateko indizea zein izendagia gehitu dizkiote.
Gainera, Joan Mari Torrealdairen sarrera ere badakar Ttarttaloko edizio honek. Torrealdaik berak zuzendu eta koordinatu du lana.
Liburu aurkezpena