Gay eta lesbianen eskubideak
Ugalketa lagundua bermatzeko eskatu dute

Oposizioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio bi emakumez osatutako bikote homosexualek eta bikotekiderik gabeko emakumeek osasun publikoan bermaturik izan dezatela ugalketa lagundurako eskubidea. Eskaera atzo Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak onartutako ebazpenaren bidez zehaztu zuten. Bilduko, NaBaiko, PSNko eta Ezkerrako parlamentariek proposamenaren alde eman zuten botoa; UPNkoak eta PPNkoak, aldiz, kontra agertu ziren. Orain, lesbianek eta bikotekiderik gabeko emakumeek sistema pribatura jo behar izaten dute beren eskubidea gauzatzeko; izan ere, legeak ugalketa arazo fisiologikoak dituzten bikote heterosexualen kasuak baino ez ditu hartzen bere gain. Bilduk aurkeztutako mozioaren arabera, ordea, eskubidea sistema publikoan bermatzeko nahikoa izango litzateke «medikuaren txosten zehatza» bikote heterosexualen kasuan, «izatezko bikoteen erregistroan izena emanda egotea edo ezkonduta egotea» bikote homosexualei dagokienez, eta «bikotekiderik ez izatearen deklarazioa» egitea bikotekiderik gabeko emakumeen kasuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu