Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak egin duten azken operazioaren barruan atxilotu zuten Beotegi joan den ostegunean.
Espaniako 'Efe' albiste agentziak zabaldu duenez, Beotegik epailaren aurrean ukatu egin du ETAko kide dela, baina lantzean behin erakunde horren aldeko lanak egin dituela onartu du "fabore pertsonal" gisa. Hain zuzen ere, Ipar Euskal Herrian bizi izan zen garaian bere etxean etakideak hartu zituela onartu bide du.
Polizia operazio horretan jende asko atxilotu dute, haien artean, Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre ETAko buruzagitzakoak. Nolanahi ere, atxilotuetako asko aske geratu dira. Esaterako, Hego Euskal Herrian atxilotu zituzten zazpi lagunetatik sei libre laga dituzte kargurik gabe. Torturak salatu dituzte sei pertsona horiek.
Polizia operazioa
Ugaon atxilotutako Jose Luis Beotegi espetxeratzeko agindu du epaileak
Azken polizia operazioan Guardia Zibilak Ugaon (Bizkaia) atxilotu zuen Jose Luis Beotegi espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk. Inkomunikatuta egon da Beotegi joan den ostegunean atxilotu zutenetik eta gaur deklaratu du epailearen aurrean. Ukatu egin du ETAko kide dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu