Euria etengabe ari du azken orduetan, eta horri duela bi asteko elurrak urtzean sortutako emaria erantsita, ibaiek gainez egin dute Nafarroako zenbait lekutan, besteak beste, Iruñean. Goizeko zortziak inguruan Magdalena inguruan gainez egiten hasi da Arga, zubiaren eta Club Natacionen artean. Autoak ingurutik kendu dituzte, baita Arrotxapeako zubiaren inguruan ere. Elortz erreka ere arazoak sortzen ari da Arostegi etorbidean, Sadar erreka ere bai.
Horrez gain, hainbat errepide moztu behar izan dituzte uholdeengatik:
NA-30 errepidea Landabenen.
N-113 errepidea Castejonen. Lehengo asteazkenetik dago itxita.
N-121 errepidea Tafallan.
NA-5330 errepidea Pitillas-Santakara-Melida (K 4 eta 6).
NA-124 errepidea Caparroso-Zarrakaztelu (K 1+800).
NA-5301 errepidea Beire (Beiren).
NA-6020 errepidea Artederreta-Martzilla (K 16+200).
NA-140 errepidea Auritz-Izaba (K 51).
NA-2316 errepidea Zulueta (A-21en K 10).
NA-6120 errepidea Lerin-Berbintzana (K 4+750).
NA-7410 errepidea Oko-Otiñano (Sorladako bidegurutzean eta K 7+160).
NA-7027 errepidea, unibertsitarearen lotura-gunean.
Errepideei buruzko informazioa
www.navarra.es
900 400 100
Uholdeak medio, hainbat errepide moztuta daude Nafarroan
Batik bat, Tafalla eta Iruñea inguruan daude arazoak. Iruñean gainez egin du Arga ibaiak. Castejonen errepidea lehengo asteazkenetik itxita dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu