Guztira, zortzi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak gaur goizean Espainian, Katalunian eta Euskal Herrian. Lehergailuak eta armak edukitzea eta atzerrian Espainiaren interesen kontrako ekintzetan eta hilketetan parte hartzea leporatuta atxilotu dituzte. Atxilotuek Ukrainako gatazkan parte hartu dutela zabaldu dute polizia iturriek.
Iruñeko Arrosadia auzoan, gazte bat atxilotu dute. Ez da zabaldu bere nortasuna. Espainiako Poliziak aldez aurretik komunikabide jakin batzuei abisatu die, eta bertan kazetari batek ateratako argazkiaren arabera, Arrosadia auzoko Blas Laserna kale inguruan.
Auzitegi Nazionaleko Lehen Instrukzio epaitegiko Santiago Pedraz magistratuaren aginduz egin da operazioa. Hainbat komunikabideren arabera, ikerketan poliziek sare sozialetan atxilotuek zabaldutako irudiak ikertu dituzte. Barne ministerioak, "Espainiako erreinuaren atzerriko interesen aurka eraso egitea" eta Ukrainiako gatazkan Espainiaren neutraltasuna urratzea leporatzen diete.
Operazioak zabalik jarraitzen du.