Txirrindularitza/Giroa

Ullrichek irabazi du erlojupekoa

T-Mobile taldeko Jan Ullrich alemaniarrak irabazi du Giroko gaurko etapa, 50 kilometroko erlojupekoa. Bassok 27 segundo galdu ditu, baina, hala ere, lidergoari eutsi dio.

2006ko maiatzaren 18a
17:35
Entzun 00:00:0000:00:00
58 minutu eta 48 segundo behar izan ditu Ullrichek Pontederatik Pontederara 50 kilometroko erlojupeko proba osatzeko. CSC taldeko Ivan Basso italiarra izan da bigarren, eta 27 segundo galdu baditu ere, sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio. Hirugarren, berriz, Saunier taldeko Marco Pinotti izan da, ordubete eta minutu bateko denborarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.