GIZARTEA

Ultzamako biogas plantari buruzko ikerketa artxibatu du fiskalak

Nafarroako Kontu Ganberako presidenteak iruzur zantzuak antzeman zituen auzian.

2017ko uztailaren 5a
08:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Fiskalak ikerketa abiatu zuen maiatzean, jakiteko UPNren garaiko Ultzamako udalak legea urratu ote zuen instalazioaren adjudikazio prozesuan eta ondoren ordainketa bikoitzak egin ote zituen. Orain, ikerketa artxibatzea erabaki du.

Ultzamako biogas plantaren kasuak bete-betean eragiten dio Jose Javier Esparza UPNko presidentearen konfiantzako pertsona bati: Patxi Perez Ultzamako alkate ohia zen garai hartan. Iragan legealdian Tokiko Administrazioko zuzendari ohia izan zen Esparzaren departamentuan, eta, gaur egun, UPNko zuzendaritzako kide da.

Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzorde batean ere ari dira ikertzen auzia. Maiatzean eratu zuen legebiltzarrak batzordea, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak proposatuta eta UPNk ez beste talde guztiek babestuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.