Umetxo bat hil da Bermeon, etxebizitza batetik erorita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako lehen datuena arabera, ezbehar baten ondorioz jausi da umea.

Bermeo, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Bermeo, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
arantxa iraola
2025eko urriaren 15a
17:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Europa Press albiste agentziak zabaldu du albistea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioa oinarri hartuta: umetxo bat hil da gaur Bermeon (Bizkaia), hainbat solairu dituen etxebizitza batetik erorita. Udalerriko Iparragirre kalean izan da jazoera. Zabaldu dituzten lehen datuen arabera, ezbehar baten ondorioa izan da.

Hiru eta erdiak aldera izan da. Bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, eta haurra bere onera ekartzen ahalegindu dira, baina ez dute lortu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.