Donibane Lohizune

UMP lehen eta EH Bai bigarren Donibane Lohizune kantonamenduan

Bi horiek soilik lehiatuko dira kantonamendu horretan.

Nora Arbelbide Lete.
2015eko martxoaren 22a
08:43
Entzun

UMPko Philippe Juzan eta Isabelle Dubarbier Gorostidiri atera dira garaile Donibane Lohizuneko kantonamenduan 3.127 boz jasorik, hau da, %28,74.

Bigarren zerrenda bozkatuena EH Bairena izan da. Peio Etxeberri-Aintxart eta Leire Larrasa bikoteak 1.626 boz jaso ditu, erran nahi baita balio duten bozen %14,94. 

Hirugarren lekuan, Anne-Marie Esteba eta Jean François Irigoien UDIko zentristak dira, 1.568 bozekin, %14,41.

Fronte Nazionala izan da  laugarren indarra. Regis Chauvier eta Alexandra Salis bikotearen alde 1.416 bozkazaleek egin dute, %13,01ek.

Ondotik baizik ez dira alderdi sozialistaren ordezkariak. Jean-Henri Agerretxe eta Julie Bergara bikoteak 1.375 boz jaso ditu, %12,64.

Ondorioz, bigarren itzulian berriz aurkezten ahal direnak, UMPkoez gain, EHBai eta UDI zentristak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.