San Sebastian de los Reyesen auto ilada handia zegoen, eta atzetk beste auto batek jo zuen Dañobeitiaren gurasoen ibilgailua. Kolpea bortitza izan zen, eta Dañobeitiaren amari gorputz guztia utzi dio minduta. Aitak, berriz, lepoa jaso zuen kolperik handiena.
Ibilgailuari, berriz, kalte handia egin zion atzealdean, eta, ondorioz, Avilan bisitan ziren beste lekeitiar batzurekin egin behar izan zuten etxerako buelta.
Etxerat-ek agertu duenez, larunbateko hori presoen sakabanaketak aurten eragin duen 37. ezbeharra izan zen. 103 laguni eragin diete istripu horiek.
Sakabanaketa