Unibertsitatean sartzeko ebaluazioa egiten hasiko dira Hego Euskal Herriko 17.469 ikasle

Gaurtik etzira izango dituzte probak Nafarroan; bihartik ostiralera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

USE
USEren probak NUPen, gaur. IDOIA ZABALETA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko ekainaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

USE unibertsitatean sartzeko ebaluazioa egingo dute asteon Hego Euskal Herriko 17.469 ikaslek. Hain zuzen, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan gaurtik etzira egingo dituzte probak; EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, bihartik ostiralera. Gehienek euskaraz egingo dituzte etsaminak: ikasleen %62k. Eredu zaharreko azken USE izango da; aldaketak egongo dira datorren ikasturtetik aurrera.

Aurten ere bada nobedaderik, ordea: aurten ikasleek Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia aukeratu beharko dute. Gainontzean, pandemian ezarritako eredua mantenduko dute, ordura arte baino malguago.

Aldaketa nagusiak datorren USEan sartuko dira indarrean: kohesioa; koherentzia; aurkezpena; eta zuzentasun gramatikala, lexikoa eta ortografikoa notaren %10 izango da. Gainera, ikasgai bakoitzerako azterketa eredu bakarra egongo da, eta konpetentzialagoak izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.