Unitate terapeutikoak, beste kuttunak
Errespetu moduluez gain, egitasmo kuttunak dira Espainiako espetxe agintarientzat unitate terapeutikoak. Euskal Herrian halakorik ez dute martxan jarri oraindik, baina beste hainbat kartzelatan bai, eta kartzela berrietan honelako gehiago sustatu nahi dituzte. Villabonako (Asturias, Espainia) kartzelan abian jarritako esperientzia bat eredu dute unitate terapeutikoen artean, eta hura oinarri hartuta ari dira eraikitzen besteak. 12-15 preso batzen dituzte unitate horietan, normalean drogekin arazoak dituztenak. Drogarik gabeko eremu bat sortu nahi izaten dute preso horientzat, psikologo, hezitzaile, gizarte laguntzaile eta osasun arloko profesionalek lagunduta. «Eredu» gisara aurkezten dituzte espetxe agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu