Politika

UPNk diziplina espedientea ireki die Cerverari eta Del Burgori

Bi kideak ez dira ados azaldu alderdiak Espainiako aurrekontuez abstentzioaren alde egitea erabaki duela-eta. UPNko Diziplina Batzordeak hartu du neurria: aldeko hiru boto, kontrako bi.

2008ko urriaren 21a
12:12
Entzun
Santiago Cervera Espainiako diputatua eta Jaime Ignacio del Burgo diputatu ohia -biak UPNkoak- ez dira ados azaldu UPNk duela bi aste Espainiako aurrekontuei buruzko bozketaz hartutako abstentzio erabakiarekin, euren iritzia jendaurrean eman dute, eta UPNk diziplina espedientea ireki die.

PP eta UPNk ituna dute 1991tik, eta PPk osoko zuzenketa aurkeztu du Espainiako aurrekontuen aurka. Hilaren 23an izango da 2009ko kontuei buruzko bozketa Espainiako Kongresuan.

UPNko Diziplina Batzordeak hartu du aipatutako neurria, atzo gauean. Hiru kide alde agertu ziren, bi kontra. Gaur eman du erabakiaren berri alderdiak. Juan Ramon Rabade, Antonio Garcia Vinuesa, Jesus Marco, Carlos Salvador eta Ildefonso Sebastian da Diziplina Batzordeko kideak -aurrena da presidentea-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.