UPNren eta PPren zatiketaren ondorengo lehen inkesta plazaratu dute gaur -Diario de Navarra- egunkariak egindakoa-, eta, horren arabera, UPNk irabaziko lituzke Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak, azkenaldian bezala. Hala ere, 2007ko foru hauteskundeen aldean bost diputatu galduko lituzke: 22tik 17ra jaitsiko litzateke.
PSNk parlamentari bat irabaziko luke -12tik 13ra-, Nafarroa Bai koalizioak (EA, Aralar, EAJ, Batzarre) gaurko 12ei eutsiko lieke, PPk bost eskuratuko lituzke, IUk gaurko biekin segituko luke eta CDNk bat galduko luke -2tik 1era-.
CIES enpresak egin du aipatutako egunkariarentzat inkesta, eta ezker abertzaleak zenbat diputatu izango lituzkeen ez du jakinarazi. EAE-ANV baliogabetu egin zuten 2007ko hauteskundeetarako, eta alderdi hark esan zuen 18.000 boto lortu zituela bozetan.
Nafarroa