UPNk Jose Javier Mujika omenduko du bihar, Leitzan

2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
UPNk Jose Javier Mujika zena gogoratu eta omenduko du bihar, Leitzan,11 urte beteko direnean alderdi horretako Leitzako zinegotzia hil zuela ETAk. 12:15ean egingo diote omenaldia Mujikari, ETAk hil zuen leku berean, Leitzako Amazabal auzoan, eta, geroago, 13:00etan, meza egingo dute Leitzako parrokian. «Jose Javier Mujikaren balioak UPNrenak dira, eta ez dira sekula ahaztuko; egun, inoiz baino gaurkotasun handiagoa dute», esan du UPNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.