NAFARROA

UPNk omenaldia egin dio Mujikari, Leitzan

Gaur 11 urte bete dira ETAk Jose Javier Mujika Leitzako zinegotzia hil zuela. Lore-eskaintza bat egin dute haren oroigarrian, eta ondoren meza bat eskaini diote. Bertan izan dira senideak eta UPN alderdiko hainbat kide. 

2012ko uztailaren 14a
15:50
Entzun 00:00:0000:00:00

UPNk Jose Javier Mujika zena gogoratu eta omendu du gaur, Leitzan, 11 urte bete direnean ETAk Leitzako zinegotzia hil zuela. Eguardian lore-eskaintza bat egin dute UPNko zinegotzia hil zuten tokian dagoen oroigarrian, Leitzako Amazabal auzoan, eta ondoren, meza egin dute Leitzako parrokian. 

Reyes Zubeldia alarguna eta Mujkaren semeekin batera, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz presidente ohia, Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Carmen Alba Espainiako Gobernuak ordezkaria Nafarroan egon dira.

Daniel Mujika semeak eskerrak eman dizkie bertan egon diren lagunei, baita 11 urte hauetan elkartasuna adierazi dietenei ere. Barcinak eta Sanzek biktimekiko justizia aldarrikatu dute eta, argitu gabe dauden atentatuak ikertu eta terroristak atxilotzen jarraitzeko eskatu dute. 

"Jose Javier Mujikaren balioak UPNrenak dira, eta ez dira sekula ahaztuko; egun, inoiz baino gaurkotasun handiagoa dute", zihoen ekitaldiaren aurretik UPNk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.