Aralarren iduriko, UPNk Barañaingo,Lizarrako, Tafallako, Zangozako eta Korellako alkate sozialista berrien aurka agertu duen jarrera ikusita, eta harekin koherentea balitz, Rafael Gurreak dimititu beste aukerarik ez luke izango beren botoa jaso ostean. Izan ere, alderdi abertzaleen botoa jasotze hutsagatik, alkate horien guztien dimisioa eskatu du UPNk, "independentistekin itunak egitea" eta "Espainiako Konstituzioaren aldeko hitzarmena" urratzea leporatubaitie.
Rafael Gurrea Nafarroako Parlamenturako UPNren hautagaiak aldeko 28 boto jaso ditu (UPNren 23, CDNren 4 eta Aralarren bat), eta 22 boto zuri (PSNren 11, IUeren 4 eta Aralarren 3).
Presidenteordetzarako bozketan beren botoetako bi PSNko hautagaiari ematekoasmoa du Aralarrek, hartara, instituzio horretan ere abertzaleen babesa jaso beste aukerarik ez dutela izan nabarmen uzteko.
Parlamentuko idazkaritzarako, berriz, Felix Taberna Nafarroako EB-IUko hautagai Felix Tabernak Aralarreko lau ordezkarien botoak jasoko ditu: "boto horien bidez, pluralismoa defenditzeko ahalegina egiten duten alderdiei haiengandik hurbil eta laguntzeko prest gaudela adierazi nahi diegu", agertu du Aralarrek prentsa ohar baten bidez.
Nafarroako Parlamentuaren eraketa