Goizeko hamarretab hasi da NUKFren ez ohiko batzarra, Iruñean, Administrazio Publikoko Institutuaren egoitzan. Aurreneko bozketan hautagaietako inork ez du gehiengo osorik jasoeta, ondorioz, bigarren itzuli bat egin behar izan da. Bigarren horretan, Gomez nagusitu da 469 botorekin, eta Sanzek 385 bildu ditu. Independenteen eta kontzejuen botoak erabakigarriak izan dira UPNko kidea aukeratzeko.
Gomez eta Sanzez gain, beste hautagai batzuk baziren. Hala, Berrioplanoko alkate Jose Mari Irisarrik 59 boto jaso ditu, eta Jesus Mari Sueskun Larragako alkateak 48.
Horrenbestez, Jeronimo Gomezek Pedro Tabar alderdikidearen lekukoa jaso du NUKFko lehendakari izateko.
Politika