Erreskate taldeak jakinarazi duenez, ur korronteak oztopatzen ari dira gaur goizean Donostiako Zurriola hondartzan itsasoan desagertu den gaztearen bilaketa. Poloniarra da, eta 23 urte ditu, eta beste lau lagunekin batera uretara sartu eta irten ezin izan denean desagertu da. Bost gazte horietako batek Donostian ikasten du antza, eta beste lau lagunak bisitan zituen.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaurko goizeko 06:45ean gertatu da ezbeharra, Zurriola hondartzaren erdialdean. Desagerketaren berri izan dutenetik, Itsas Salbamentuko ontzi bat eta Ertzaintzako eta Gurutze Gorriko kideak ari dira bila. Itsasoaren egoera ez dela ona esan dute, eta ur korronteei ikusgarritasun eskasa gehitu zaiela bilaketa oztopatzerakoan. Urpekari taldeak ari dira uretan gaztearen bila.
Badian dagoela uste dute, baina ez dute baztertu korronteek itsaso zabalera bidali izana.