Ondorio horiek Bandera beltzak 2010. Kaosa kostan izeneko txostenean bildu dituzte. «Eragin negatibo handieneko proiektuei» eman dizkiete bandera beltzak; guztira, zortziri: Urdaibaiko Guggenheim museoari; Muskizen Petronorrek hasi duen koke plantari; Arena hondartzako hondarra ateratzeari; Bilboko portua handitzeko asmoari; Ondarroan Aieri itsasertzean egin asmo dituzten etxebizitzei; Mutrikuko portua handitzeko egitasmoari; Oria ibaiertzeko urbanizatzeari, eta Pasaiako kanpoko portuari.
Hamabost puntu beltz ere zerrendatu dituzte aurtengo txostenean, etorkizunean ingurumenari kalte egin diezaioketen proiektuak zehaztuz.
Hirigintza eta industria
Krisi ekonomikoak eta, batez ere, eraikuntza enpresen krisiak presio urbanistikoa eta industriala «gutxitu» egin dutela aitortu du Ekologistak Martxan-ek; hala ere, kostaldearentzat oraindik ere «mehatxua» dela dio, hainbat egitasmo aldatu edo bertan behera utzi arren. Abagune ekonomiko hobea iristean «hautsa» kenduko dietela ohartarazi dute.
Uraren arazketak ere kezkatzen ditu ekologistak; izan ere, haien arabera, oraindik ere hainbat herri eta eskualdetan ez dituzte ur zikinak arazten. Nerbioi ibaiaren arroak kezkatzen ditu gehien: «Amurrion eta Laudion ez dago araztegirik». Lea-Artibai eta Urdaibai ere ageri dira txostenean; Gernikan eta Bermeon arazo ugari baitituzte.
Gipuzkoan egoera ez da hobea. Herri industrializatuenetako ibaietako ura «oso kutsaturik» dago; esaterako, Deba, Oria eta Oiartzun ibaiak.
Toki beltzak
BIZKAIABilboko portua eta itsasadarra (Santurtzi, Getxo eta Zierbena). Kutsadura.
Getxo. Andra Marin 8.300 etxe egiteko egitasmoa.
Barrika. Muriolako ingurunea.
Armintza. Olatuen bidez energia sortzeko planta.
Bakio. Gaztelugatxeko biotopo babestutik hurbil egin nahi duten urbanizatzea eta golf zelaia.
Bermeo. Marea arteko zabalgunea aldatzea.
Bermeo-Elantxobe. Egitasmo energetikoak.
Forua. Paduran etxebizitzak.
Murueta. Ontziolako jarduerak Mundakako olatua kaltetzea.
Elantxobe. Etxebizitzak.
Bermeo-Elantxobe. Egitasmo energetikoak.
GIZPUZKOA
Deba, Urola, Oria, Urumea, Oiartzun eta Bidasoako itsasadarrak. Kutsadura.
Donostia. Monpasko pasealekua.
Pasaiako badia. Degradazioa.
Hondarribia. Kirol portua eta aireportua handitzeko asmoak.
Hondarribia. Donejakue bidea asfaltatzea.