Urdulizko baserri batean (Bizkaia) lapurrak sartu dira eta 83 urteko emakume bat hil eta 70 urteko haren neba zauritu dute, gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Pasa den ostiralean jazo zen ezbeharra, lehen ikerketen arabera. Hala ere, Ertzaintzak gaur aurkitu ditu bi biktimak, lapurrek sokaz lotu zituztelako.
70 urteko gizonezkoa erietxera eraman dute eta bere egoera "larria" da, osasun zerbitzuen arabera.
Pasa den abuztuan baserri berean sartzen saiatu ziren lau lapur atxilotu ditu Ertzaintzak.
gizartea