Hezkuntza erreforma

Uriartek dio LOMCEren gutxienekoak ezarriko dituela "estudianteak babesteko"

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak LOMCE "zentralizatzailea" dela berretsi du, baina "gutxieneko neurriak" aplikatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, azalpenak ematen. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
Oihan Vitoria.
2014ko uztailaren 7a
14:06
Entzun

"Ikasleak babesteko" eta "kaltetuak izan ez daitezen". Helburu horiekin ezarriko ditu LOMCE legearen gutxienekoak Eusko Jaurlaritzak. Hala jakinarazi du Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek, EHUren jardunaldi batzuetan. LOMCEren aurkako jarrera berretsi du: "Erreforma zentralizatzailea da, eta ez du Euskadirako balio".

PPren gobernuak bultzatutako erreformaren xedeek zentzurik ez dutela deritzo, euskal komunitateak "aspalditik" bete dituelakoan horiek. Halere, onartu du hasiak direla hainbat neurri hartzen irailera begira. "LOMCEren neurri eta edukiek ez dute ezertarako balio. Erabat kontra gaude, baina derrigorrez bete beharreko lege bat da, eta gure hezkuntza eredua babestea dagokigu".

Helegitea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean

Hezkuntza sailburuak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri zuela iragan astean Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, LOMCEk lehen hezkuntza izango duen eraginaren kontra; orain arte Madrilek onartu duen bakarra da. Bigarren hezkuntza eta batxilergoko dekretuei baiezkoa ematean jarrera bera hartuko ote duen galdetuta, Uriartek zehaztu du aztertuko dutela nola erantzun: "Helegiteak jarri behar baldin badira, jarriko dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.