iheslariak

Urkijok Miarritzeko ekitaldian izan zirenen kontrako neurriak hartzeko eskatu dio Frantziari

Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariaren arabera, "ondorioren bat" izan beharko luke ekitaldi horrek, eta atxiloketaren bat ere izan beharko lukeela iradoki du. Iheslariak urratsak egiteko prest agertu ziren, haien etxeratzea has dadin. Bideoa: iheslarien kolektiboaren proposamena.

2013ko ekainaren 17a
11:26
Entzun

"Pentsatzen dut Frantziako Poliziak gertatu dena ondo jasoa izatea. Atxiloketaren bat egiteko unea ez da ekitaldia bera, zaila izan daitekeelako, baina hurrengo egunetan antolatzaileen edo parte hartu duten batzuen kontra ondorioren bat egon beharko luke", esan zuen atzo Urkijok irrati batean egin zioten elkarrizketan.

Eskaera zuzenean egin zion Frantziako Gobernuari Urkijok. "Espainian auziak irekiak dituztenek ez dute inpunitaterik izango", esan zuen, eta jarraian gaineratu zuen atxilotu egingo dituztela horiek, euren betebeharra delako eta biktimekin duten konpromisoa hori delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.