Urkijok "ondorioak" eskatu eta astebetera iritsi dira iheslarien aurkako lehen atxiloketak

2013ko ekainaren 24a
14:30
Entzun

Egunak zeramatzaten Espainian Miarritzeko ekitaldian parte hartu zutenen atzetik. Aurreko astean Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak Frantziari eskatu zion kitatu gabeko auziak zituztenak atxilotzeko, eta eskatu bezala egin du Frantziak orain. Aranaldek euroagindu eskaera zuela argudiatu dute atxiloketa gertatu berritan. Hilaren 15az geroztik ez da hori eskatu duen bakarra izan Urkijo, hala ere.

"Ondorioak" eskatu zituen Urkijok, zehazki. "Pentsatzen dut Frantziako poliziak ondo jasoko zuela gertatutakoaren berri. Eta noski, atxiloketak egiteko, atxiloketak egin behar badira, momentu egokia ez da ehunka pertsona ekitaldi bat egiten ari direnekoa. Pentsatzen dut datozen egunetan ondorioren bat egon beharko duela antolatzaileekin edo parte hartzaile batzuekin lotuta".

Urkijorekin bat egin zuten AVTk, Dignidad y Justiciak, Covitek eta Miguel Angel Blanco Fundazioak. Miarritzeko ekitaldian terrorismoa goratu zela esan zuten, gainera, eta neurriak eskatu zituzten horiek ere. La Razón Espainiako egunkariaren arabera, ekitaldia parte hartu zutenak ikertzen aritu da Frantzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.