"Espainiako egungo gobernutik harago badago mugimendua, eta hortik irten beharko da beste estatu eredu bat".
"Abertzale eta demokrata bezala erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dut eta baita bere gauzatzea ere".
"Presoei ez diegu damutzeko eskatzen. Damutzeko baino gehiago, egindako mina aitortzeko eskatzen diegu".
"AHTko obren kudeaketa egokia izan da. Tramitazioan herritarren eskubideak errespetatu ditugu; negoziazioak izan dira. Eraikuntza aldetik, zein obratan ez da ustekaberik?".
"Jaurlaritzari dagokionez, euskararen gaia zeharkakoa da; garrantzia eman nahi diogu. Indar politikoekin kontsentsua landu nahi dugu; gizartearekin, elkarlana".
"Zerga berririk izan beharko litzateke mendekotasunaren aurrean zerbitzuak bermatzeko? Uste dut gogoeta egin behar dugula".
"EAEn ere epaileen aurrean salatu diren hainbat kasu artxibatu egin dira; horrek egonezina sortzen du gizartean. Gizarteari argi esan behar zaio, eta zintzotasun osoz diot poltikagintzan dihardugun gehienok ondradutasunez aritzen garela".