Politika

Urkulluk dio EAJ azken momenturaino saiatuko dela aurrekontuen inguruan akordioa lortzen

EAJren bozeramaile Iñigo Urkulluk esan duenez, beraiek azken momentura arte irekita daude, eta akordioak lortzen saiatuko dira, EAEko aurrekontuei dagokionean. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan ez du argi utzi akordio hori lortzeko saioa norekin egingo duten, baina aitortu duenez alderdi batzuekin besteekin baino errazago lortuko duten inpresioa dauka.

2005eko abenduaren 15a
11:06
Entzun
EAJk "eskuzabala" izan nahi duela azpimarratu du Urkulluk, beraz, inori ez dizkiotela atea itxiko dio: "ez gaude itxita ez batzuei eta ez besteekin, ez daukagulako loturarik". Nolanahi ere, Legebiltzarreko taldeek Jaurlaritzaren proposamenari egin dizkioten zuzenketen arabera, akordioa norekin lortu dezaketen ere nabari egiten da: "Osoko zuzenketek ere, erakutsi egiten dute nolako eskuzabaltasunez jokatu nahi duten batzuek eta besteek. Bestetik, zuzenketa horiekin ikusi egiten da filosofikoki ze demagogia egiten den, batez ere, gizarteko gaiekin, eta gero, horrez gain, ze beste traba eta oztopo jartzen diren. Nik uste legebiltzarreko talde bakoitzaren zuzenketak ikusita, nabaria dela nork erraztu dezakeen akordioa eta nork zaildu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.