Urkulluk ikerketa batzordera joateko eskatu die EAJko militanteei

Ez joatea erabakitzen dutenei afiliatu txartelak itzultzeko eskatu die EBBko lehendakariak

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Miñao auzia ikertzeko Eusko Legebiltzarrak osatutako ikerketa batzordera deklaratzera joateko hitzordua jaso duten EAJko militanteei dei egin die Iñigo Urkullu alderdi jeltzaleko EBBko lehendakariak, bertaratu daitezen edo afiliatu txartelak itzul ditzaten. «Agertu egin behar dute, eta batzordearekin lan egin. Beren jarrera Eusko Alderdi Jeltzalearen beraren aurka erabiltzen ari dira. Eta gure legebiltzar taldeak egindako eskaerari ezezkoa ematen baldin badiote, denontzat eta batez ere Eusko Alderdi Jeltzalearentzat onena beren afiliatu txartelak itzultzea litzateke eta EAJri eskuak libre uztea», idatzi du Urkulluk bere blogean.

Ustezko eroskeria delituak ikertzeko, Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordeak astelehenean hasi zituen lanak, baina deklaratzera deitutako lau pertsonetatik bakar bat agertu da, Kultura Saileko funtzionario bat. Gainontzeko hirurak, EAJko militanteak, ez dira agertu, eta batzordeak Fiskaltzara joko duela esan du, jarrera horri eusten badiote.

Jarrera aldatu eta batzordearen eskakizunak betetzeko dei egin die Eusko Legebiltzarreko EAJko legebiltzar taldeak bere militanteei, «behar bezala» deitzen badiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.