Urkulluk Raxoiri: «PSE-PP akordioa ez dabil ongi»

2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Egungo egoera politikoa aztertu asmoz, Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin eta oposizioaren buru Mariano Raxoirekin bildu da azken asteetan. Zapaterorekin astelehenean izan zen, eta Raxoirekin duela bi aste. Berri agentziek zabaldu dutenez, biei mezu bera igorri die. PSEk eta PPk Gasteizen duten akordioak ez duela behar bezala funtzionatzen, eta ezker abertzalea legezkoa izan behar duela esan die.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA