Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) presidenteak atzo Gasteizen -Forondan- Alderdi Egunean egindako hitzaldian ez zuen aipatu ere egin Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren galdeketaren proposamena, baina Iñigo Urkullu EBBren bozeramaileak ukatu egin du EAJ barruan bi diskurtso daudela. "Ibarretxek [EAEko] lehendakari gisa hitz egin zuen atzo, lehengo ostiralean Eusko Legebiltzarrean esandakoa berretsiz. Imazek, berriz, alderdiko presidente bezala hitz egin zuen, barrura begira ez ezik, alderdiak aurrera begira zer izan behar duen-eta esanez".
Urkulluren ustez, bai Ibarretxek eta bai Imazek biek esaten dute "arazo politikoari bukaera alderdi politikoen, euskal erakundeen eta [Espainiako] Estatuaren arteko negoziaketa prozesuarekin eman behar zaiola“.
EBBren bozeramaileak kritikatu egin ditu Espainiako Gobernua, “prest dagoelako ETAren eta bien artean negoziaketak egiteko -euren arlokoak-, baina ez dago prest arazo politiko batez negoziatzeko eta hitz egiteko zilegitasunez euskal gizarteak hautaturiko alderdiko politikoekin”.
Ibarretxek 2008ko ekainera artean Espainiako Gobernuarekin adostasunera iritsi nahi duela esan zuen ostiralean eta, Urkulluren ustez, “denbora zoragarria dago” ordura bitartean hori erdiesteko. Radio Euskadiri emandako elkarrizketan egin ditu adierazpenok.
Politika
Urkulluk ukatu egin du EAJn "bi diskurtso" daudela
Imazek atzo Alderdi Egunean ez zuen aipatu ere egin galdeketaren proposamena. "Ibarretxek lehendakari gisa hitz egin zuen atzo, ostiralean esandakoa berretsiz. Imazek, berriz, alderdiko presidente bezala hitz egin zuen, barrura begira ez ezik, alderdiak aurrera begira zer izan behar duen-eta esanez", dio EBBren bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu