Zumarragan eta Urretxun azken hilabeteetan errepresioa «gogortu» egin dela salatu du bi herri horietako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Horren aurrean zer jarrera hartzeko asmoa duten publikoki esateko eskatu diete, gainera, bi herri horietako EAJren eta PSE-EEren hautagaiei.
Iazko urritik aurtengo martxora bitartean gutxienez 66 errepide kontrol jarri dituztela salatu dute, besteak beste. Ertzaintzak jarri ditu horietako 28 eta Guardia Zibilak 38. Renfeko tren geltokian ere Guardia Zibilak kontrolak jarri izan dituela salatu dute. Kontrol horietan guardia zibilek eta ertzainek izandako jarrera ez dela batere egokia izan salatu dute.
Herri mugimendua ere errepresioaren «jo puntuan» egon dela dio AAMk. Ertzaintzak, urrian, Arantza etxe okupatua hustu zuela, eta Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz Aldiri eta Ama Lur elkarteetan inbentarioak egin zituztela salatu dute. Eta bi miaketa horietan Ertzaintzak jendea zauritu zuela eta pertsona bat atxilotu zuela deitoratu dute gogor.
Bestalde, kalean 14 lagun identifikatu dituztela ere salatu dute, eta Urretxuko Aldiri Tabernari eraso egin ziotela, herrian Espainiako Polizia gisa identifikatu ziren hiru lagun ibili ziren egun berean.
Urola Garaian errepresioa gordindu dela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu