Urriaren 15eko geldialdi orokorrera batu da Ikama

Grebara deitu ditu ikasleak, «genozidioa eta instituzioen inplikazioak salatzeko». 12:30ean hasiko dira mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Ikamak deitutako ikasle greba, joan den martxo bukaeran. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Ikamak deitutako ikasle greba, joan den martxo bukaeran. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Iratxe Muxika
2025eko urriaren 7a
17:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Herriko sindikatuek lanuzte orokorrera deitu dute heldu den urriaren 15erako. Helburu bakarra du ekinaldiak: Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzea eta Euskal Herriko enpresen eta instituzioen inplikazioa salatzea. Bada, Ikama ikasle antolakundeak gaur jakinarazi du bat eginen duela geldialdiarekin, eta grebara deitu ditu ikasleak: «Gure egitekoa da nazio mailako zein nazioarteko erakunde, enpresa eta instituzio konplize seinalatzea eta presionatzea».  

Halaber, palestinar ikasleei «aitortza berezia» egin nahi dio Euskal Herriko ikasle mugimenduak, eta exijitu dute ikastetxeak berreraiki egin behar direla Palestinan, baita ikasleek merezi duten hezkuntza bermatu ere. «Era berean, Palestinako nazio askapeneko mugimenduari babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu», erran du Ikamak. 

Urriaren 15ean, beraz, «borroka» eguna izanen da Ikamakoentzat ere. Adierazi dutenez, sindikatuen deialdietara joan aitzinetik —12:30ean hasiko dira— egitarau bat prestatuko dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazioetan «ikasle blokeak» eginen dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.