Eusko Legebiltzarrean urriaren 25a Euskadiren eguna izateko proposamena aurrera atera da gaur, PSE-EE, PP eta UPDren aldeko bozkekin. Duela 30 urte data horretan, Gernikako Estatutua onartu zuten. EAJ, Aralar, EA eta EBk aurkako botoa eman dute. "Bete ez den zerbait ezin da ospatu", Joseba Egibarren (EAJ) iritziz.
Urriaren 25a Euskadiren eguna izendatu eta jaieguna izateko proposamena PPk egin du eta orain behin onartuta, Eusko Jaurlaritzak du azken hitza. 2011ko egutegian aplikatuko litzateke jaieguna, hurrengo urtekoa jada zehaztuta dagoelako.
politika