Jose Luis Urrusolo Sistiaga euskal presoaren arabera, "[ETAren] borroka armatuak aspaldi bukatu behar zuen". ETAn urteetan ibilitako militanteak adierazi du berak 1994an utzi zuela erakunde armatua. 1998an Euskal Preso Politikoen Kolektiboa laga zuen.
Espainiako Auzitegi Nazionalean haren aurkako beste epaiketa bat hasi da gaur, 1991n bonba bat lehertu eta Espainiako hiru polizia hil izana egotzita. Carlos Bautista fiskalak 128 urteko kartzela zigorra eskatu du Urrusolo Sistiagarentzat.
1997an Frantzian atzeman ostean, 2001ean Espainiaratu egin zuten. Joan den apirilean Langraizko espetxera ekarri zuten.
politika
Urrosolo Sistiaga: "Borroka armatuak aspaldi bukatu behar zuen"
Euskal presoaren aurkako epaiketa hasi da gaur Auzitegi Nazionalean, hiru polizia hil izana egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu