Polizia operazioa

Urruñan eta Hiriburun arma gehiago aurkitu dituela dio Poliziak

Duela bi aste ETAren buruzagitzaren aurka egindako operazioaren harian, Urruñako eta Hiriburuko (Lapurdi) gordelekuetan arma gehiago topatu dituela jakinarazi du Frantziako Poliziak.

2004ko urriaren 18a
11:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Iturri horiek Espainiako Efe albiste agentziari agertu diotenez, lehendik antzemandakoez gain, azken egunotan egindako miaketa zehaztuagoetan dinamita, detonagailuak, kohete jaurtigailu bat, morteroak, ibilgailu blindatuak zulatzeko moduko jaurtigailuak, metrailetak, munizioa eta agiri faltsuak harrapatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.