Urtarrilean Nafarroan ETB lurreko telebista digital bidez (LDT) ikusteko aukera berriro negoziatzen ari da Eusko Jaurlaritza Nafarroako Gobernuarekin eta Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du oraingo honetan akordioa lortzea espero duela. Bi aldeen elkarlanerako asmoa dagoela adierazi du, "betiere errespetuan oinarritutakoa".
ETBren inguruko auzian Nafarroako Gobernuarekin "gorabeherak" daudela azaldu du Lopezek, batez ere Nafarroako Gobernuak ETBren diseinu eta komunikazio sistemak kudeatzeagatik Jaurlaritzak eman beharreko diru laguntzen inguruan. Hala ere, arazo horri irtenbidea emateko lanean ari direla adierazi du Jaurlaritzako lehendakariak.
Izan ere, abenduaren 10etik, Nafarroan seinale analogikoa itzali zutenetik, ordura arte ikusten ziren telebista kate guztiak ikusi ahal dituzte LDT bidez, ETB ordea ez.
gizartea