Urte 2ko umeak eskola garraio barik, berriro
Datorren ikasturtean, Haur Hezkuntzako lehen zikloko umeak —urte 2koak— eskolarako garraio publiko barik geratuko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hala salatu du EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak. Ikasturte honen hasieran sortu zen gatazka, gurasoek euren seme-alabak garraio barik geratu zirela salatu zutenean. Gobernuak arazoa konpontzeko eta bi urteko umeei ere eskola garraioa erabiltzeko eskubidea bermatzeko konpromisoa hartu zuen abenduan, legebiltzarrak eskatuta.«Jaurlaritzak ez du hitza bete, ez du aldatu eskola garraioa arautzeko dekretua, eta ikastetxeei jakinarazi die bi urteko ikasleek berez ez dutela eskubiderik garraio zerbitzua erabiltzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak