emakumeen aurkako indarkeria

Urtebete Nagore Laffage gabe

Haren aldeko omenaldia egin dute gaur Iruñean. Iazko uztailaren 7an hil zuten, eta neskaren amak justizia eskatu du. Ez dago oso baikor epaiketara begira.

2009ko uztailaren 4a
19:42
Entzun
Duela urtebete hil zuten Iruñeko sanferminetan Nagore Laffage, 20 urte zituela, eta gaur honen omeneko ekitaldia egin dute Iruñean bertan, Vinculo plazan. Nagoreren ama Asun Casasolak bertan izan diren denei eskerrak eman dizkie, "familiak babesa behar duelako".

Baliteke irailean egitea epaiketa. Jose Diego Yllanes da ustezko hiltzailea, eta preso dago. Dena dela, Casasolak aitortu du ez duela sentsazio onik epaiketara begira, "Yllanesen familiak gizarte mailan indarra" duelako eta horrek eragina izan dezakeelako, haren ustez. Ustezko hiltzailearen familia kritikatu du, bide batez, "ez duelako deitu ere egin, ez idatzi, ez ezer. Izan ere, uste dute eurak lehen mailakoak direla eta gu bosgarrengoak".

Iazko uztailaren 7an izan zen hilketa, eta Casasolak azaldu du egun bakoitza "gero eta gogorragoa" egiten ari zaiola. "Ez naiz bizi, eta obsesio bakarra daukat: justizia egin dadila eta [usteko hiltzaileak] ordain dezala".

Gizartean berdintasunaren aldeko hezkuntza sustatzeko dei egin du, eta emakumeen kontrako indarkeria bukatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.