Urtebete inguruko ume bat hil zen iragan larunbatean Gasteizko Arriaga-Lakua auzoan, bigarren solairuko leiho batetik behera erorita.
EITBk eman du ezbeharraren berri, eta, jakinarazi duenez, Agirrelanda kalean gertatu zen, 18:00ak baino lehen. Handik minutu gutxira heldu ziren larrialdi zerbitzuak, eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten haurtxoa. Iritsi zirenerako, ordea, hilotz zen.
Hasieran, Gasteizko Udaltzaingoak esku hartu zuen, baina Ertzaintzak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura. Hipotesi nagusia da istripua izan zela.