Urtzi Garcia euskal presoa Espainiaratu egin dute gaur, Askatasunak emandako informazioaren arabera. 11:30ean atera dute Tolosako (Okzitania) espetxetik, Espainiako Auzitegi Nazionalera eramateko, Madrilera.
Auzitegi Nazionalak eskatua zuen Garcia Espainiaratzea, ETArekin zereikusia duelakoan, eta urriaren 9an eman zuten Frantziako auzitegiek balekoa.
Irailaren 24an atxilotu zuten Garcia, Frantziako Poliziak Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako sarekadan. Poliziak orduan zioenez, ez zeukan hura atzemateko agindurik, baina atxilotutako lagun baten etxean zegoelako atzeman zuten Garcia ere. Laurence Levert eta Marie-Antoinette Houyvet Parisko epaileen gidaritzapean egin zuten operazioa, eta hamabost lagun atzeman zituzten.
Askatasunak esan duenez, Iñaki Lizundia Alvarez presoa ere Espainiaratu egin du Frantziak gaur, "printzipioz, sei hilabeterako". Moulinsko espetxean zegoen.
Euskal presoak