Urtzi Garciaren aurka Espainiak egindako euroagindu eskaera onartu egin du Paueko Auzitegiak. Halaber, atzera bota du haren askatasun eskaera.
Garcia irailaren 24an atxilotu zuten Ortzaizen (Nafarroa Beherea), Frantziako Poliziak egindako sarekada zabalean. 13 lagun atxilotu zituzten operazio hartan, eta haietatik sei aske utzi zituzten kargurik gabe. Besteetako gehienei Ipar Euskal Herrian izan diren zenbait erasorekin zerikusia izatea egotzi diete eta espetxeratu egin dituzte.
Urtzi Garcia eta Gorka Betolaza izan ziren sarekada horretan atxilotutako bi hego euskal herritarrak, eta biak euroagindua aplikatuta Espainiaratzeko eskatu du Madrilek. Esan bezala, Garciaren kontrako eskaera onartu du Paueko Auzitegiak. Betolazaren aurkakoa, berriz, ostiralean aztertuko dute.
Hain justu, urriaren 2an Hendaia eta Biriatu artean autoan zihoala atxilotutako Asier Tapiaren kontrako euroagindua ere aztertuko dute ostiralean. Gaur hura askatzeko galdegin du defentsak, eta ostiralean erantzungo du epaileak.
Atxiloketak
Urtzi Garciaren kontrako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak
Irailaren 24an atxilotu zuten, Frantziako Poliziak Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako sarekada zabalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu