Atzo arratsaldean Urtzi Paul Larrea atxilotu zuen Espainiako Poliziak Getxon (Bizkaia), Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. 
Larreari bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten iaz, kale borrokako ekintza batean parte hartzea leporatuta. Atzo zigor hori betearazteko atxilotu zutela adierazi zion Poliziak. 
Atxiloketa salatzeko, manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Algortan (Getxo).
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                politika
                        
            
        Urtzi Paul Larrea atzeman dute Getxon
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu