herri galdeketa

Usansoloko galdeketa bultzatuko du Galdakaoko Udalak

Ibon Uribe alkateak dio "konplikatua" izango dela azaroaren 23an egitea, eta ziurtatu du 2015eko urtarrilean edo otsailean egingo litzatekeela.

Usansolo Herria plataformaren agerraldia azaroaren 23an desanexioaren inguruko erreferenduma deitzeko, maiatzean. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko urriaren 10a
08:03
Entzun

Usansolok bere etorkizuna erabakitzeko kontsulta prozesua babestu du Galdakaoko Udalak. Galdeketa sustatzen dutenei azaldu die "konplikatua" izango dela azaroaren 23rako guztia prest izatea, haiek proposatu duten moduan, baina kontsulta bultzatzearen alde agertu da. "Bide orri bat" proposatu die.

Kontsultaren bultzatzaileekin elkartu zen atzo Ibon Uribe alkatea (EAJ), eta ondoren kaleratutako ohar batean jakinarazi zuenez, astelehenean bilduko dira berriro. Egun horretan alkateak mahai gainean jarritakoa izango dute hizpide. Era berean, Uribek osoko bilkurara eramango du gaia, eta galdeketaren xehetasun teknikoak lantzen hastea proposatuko du.

Uriberen arabera, prozesua "konplexua" da, eta, beraz, alde guztiek parte hartu beharko lukete galdeketaren "legezkotasuna, gardentasuna eta sinesgarritasuna bermatzen".


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.