Gizartea

Ustez 'E. coli' bakterioak jota dagoen gaixoak larri jarraitzen duela jakinarazi du Bengoak

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak berretsi egin du azterketaren arabera 'E. coli' gaitzak jota dagoela.

2011ko ekainaren 1a
15:14
Entzun

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du Donostia Ospitalean ustez E. coli gaitzak jota dagoen gaixoak larri jarraitzen duela. Gainera, berretsi egin du azterketaren arabera litekeena dela Alemanian hainbat hildako eragin dituen gaitz horrek jota dagoela.

Osasun Sailak atzo baieztatu zuen BERRIAk herenegungo edizioan emandako albistea. Atzo arratsaldean analisiak negatibo eman zuela gaineratu zuten, baina aldi berean emaitza hori ez dela ziurra azaldu zuten, antibioktikoek bakterioa ezkutuan utz dezaketelako. 

Antibiotikoak hartzen diren bi kasutatik batean emaitza negatiboa izaten den arren, froga gehiago egiten ari zaizkiola esan du. "Gaixoaren egoerak eta dituen sintomak adierazten dute E. coli gaitza duela, nahiz eta frogatzea zaila izan", esan du Bengoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.