Atentatua

Ustez ETAk lehergailu bat eztandarazi du Espainian, telefono hedagailu batean

Bigarren eztandarik ez dela gertatu adierazi du Guardia Zibilak. Eztanda horren berri pertsona anonimo batek eman du, eta ondorioz, abisu hori "tranpa" dela jakinarazi du Poliziak. Kantabrian gertatu da atentatua, 07:10ean. Kalte materialak eragin ditu.

2009ko maiatzaren 6a
19:03
Entzun
Guriezoko (Kantabria, Espainia) telefono hedagailu baten ondoan lehergailu bat eztandarazi du gaur ustez ETAk, Espainiako Gobernuak Kantabrian daukan Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Leherketa 07:10ean gertatu da. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak erasoa gaitzetsi du.

Agustin Ibañez Kantabriako Gobernuko kideak bonbaren lehergai karga "ez dela txikia izan" adierazi du. Ibañezen arabera, ETAk pasa den udan Nojan eta Laredon (biak Kantabrian) ezarri zituen lehergai kopuru antzekoa izango luke, hau da, hiru eta bost kilo artekoa.

Hasiera batean bi lehergailuk eztanda egin dutela adierazi du Kantabriako Gobernuak. Baina bigarren eztandaren berri pertsona anonimo batek eman duelako abisu "tranpa" izan dela jakinarazi du Poliziak.

Eztanda Granja mendian izan da. Kalte materialak eragin ditu eztandak. Badaezpada ere, inguruko eskola bat hustu egin dute.

Lehenengo eztandaren aurretik, herritar batek kartel bat aurkitu du Granja mendian, Kontuz, ETAren lehergailua oharrarekin eta Gurutze Gorriari abisua eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.