Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Gasteizen, utzita dagoen jatetxe batean sutea eragitea egotzita. Jatetxeak kalte material handiak izan ditu.
Ertzainek esan dutenez, gizonezkoak han egin du gaua -Floridan- eta nahigabe sua sortu du. Jatetxe atzealdean aurkitu dute gizonezkoa, ihesi zihoala, polizia iturrien arabera. Barruko gauza batzuk lapurtzea ere leporatu diote.
Gizartea