Uztaritzeko San Frantses Xabierkoa kolegioko irakasle bat auzitan, sexu jazarpena leporatuta

Abenduaren 9an epaituko dute, 2019tik 2024ra bitarte hainbat lankideren kontra izandako jarreragatik. Gurasoek diote ikasleen kontra ere aritu zela, eta aspaldi emana zutela abisua.

San Frantses Xabierkoa kolegioaren aitzinaldea. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko abenduaren 4a
08:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierkoa kolegioko matematika irakasle bat epaituko dute abenduaren 9an, Baionako Auzitegian. Emakumezko lau lankideri sexu jazarpena egitea leporatzen diote, eta, horretaz gain, jukutria bidez lankideen argazkiak lapurtzea ere bai.

2019 eta 2024 artean gertatu ziren egozten dizkioten delituak. Ici Pays Basqueren arabera, 54 urteko gizonezkoak partez onartu ditu leporatzen dizkiotenak. Haatik, ez dute atxiki haurrei eraso egin izanaren akusazioa.

Alta, irrati publikoak ostegun honetan atera duen informazioaren arabera, lankideekin ez ezik, ikasleekin ere izan zituen jarrera desegokiak. Hainbat gurasok baieztatu dute aspalditik emana zutela abisua, eta haurrekin izandako jarrerei eta egindako komentarioei buruzko lekukotasunak eman dituzte: neskatoei ipurdia begiratzeko joera zuela aipatu dute, eta konnotazio sexualeko komentarioak egiten zituela, besteak beste.

Kolegioko zuzendariaren hitzetan, abisua emana zien bai elizbarrutiari eta baita errektoretzari ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.