Valentziako gobernuak (Herrialde Katalanak) erkidegoen likidezia poltsari atxikitzea eskatu du, 2012ko ekitaldiaren gastuei aurre egiteko. Oraindik ez dute kopuru zehatzik aipatu, baina Valentziako gobernuko kontseilariak, Jose Ciscarrek esan du nahikoa izango dela zorrak kitatzeko.
Erkidegoentzat diru-poltsa, pasa den uztailaren 13an sortu zuen Ministro Kontseiluak, 18.000 milioi eurotako kantitatearekin, eta bertara, edozein erkidegok jo dezake bere zorra finantzatu ahal izateko. Hori onartuz gero, erkidegoaren finantza eta zerga kontrola gobernu zentralaren esku geratzen da.
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak, berehala egin du ñabardura erreskatea hitzaren inguruan, eta esan du, Valentziak onartutakoa, gobernuak erkidegoentzat sortutako likidezia mekanismoari atxikitzea izan dela, finantzaketa errezteko.
Bitartean arrisku saria gorantza goa etengabe, arratsaldeko16:15etan, Espaniako zorraren arrisku saria 610 puntura iritsi da. Eurotaldearen bilerak diru merkatuetan eragin positiboa izango zuela uste zen baina diru merkatuek mesfidantzaz hartu dute egoera.