Politika

Velasco epaileak lau lagun deklaratzera deitu ditu Anoetako 2004ko ekitaldiagatik

Iñigo Baldak, Gorka Iriarte Saezek eta Aitor Ligerzanak hilaren 9an lekuko gisa joan beharko dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta Itziar Aizpuruak 16an. Epaileak auziko kontuak geldirik eduki ditu 2006ko otsailetik. Batasuneko hainbat kide inputatuta ditu.

2008ko urriaren 3a
15:34
Entzun
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasunak 2004ko azaroaren 14an Donostian Anoeta Belodromoan konponbide politikoaren alde egin zuen ekitaldiaren auziari berriro heltzea erabaki du eta, hala, lau lagun deklaratzera deitu ditu. Iñigo Balda Donostiako zinegotzi ohiak, Gorka Iriarte Saezek eta Aitor

Ligerzanak hilaren 9an lekuko gisa Auzitegi Nazionalera joan beharko dute, Madrilera, eta Itziar Aizpurua ezker abertzaleko militante historikoak 16an, lekuko bezala.

Auzi horregatik Batasuneko hainbat kide inputatuta ditu epaileak -Arnaldo Otegi, Joseba Permach edota Joseba Alvarez-, desobedentzia, legez kanpoko bilkura eta "terrorismoa gorestea" egotzita. Ekitaldi hura egin zutenean, Batasuna ordurako legez kanpoko alderditzat joa zuen Espainiako Auzitegi Gorenak -2003an-.

2006ko otsailaren 3tik auziko kontuak geldirik eduki ditu Velascok. Batasuneko aipatutako hiru kide haiek orduan Auzitegi Nazionalera joan behar izan zuten deklaratzera.

Ermuako Foroa herri akusazioa da auzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.